Kirolak

Futbola

Futbola

3 Championsekoak

200 partida ikertuko dituzte apustuetako mafien eskandalua dela eta

Erredakzioa

2009/11/20

Polizia operazio horretan 15 pertsona atxilotu dituzte Alemanian eta beste bi Suitzan.

200 partida inguru ikertuko dituzte apustuetako mafien manipulazioa egotzita. Norgehiagoka horien artean 12 Europako Ligakoak eta beste hiru Txapeldunen Ligakoak dira. Ikertuko diren partida guztiak 2009an jokatutakoak dira.

Horrela adierazi dute Bochumeko fiskaltzak eta bertako poliziak eskaini duen agerraldi batean. Horretan, Alemanian 15 pertsona atxilotu dituztela eta Suitzan beste bi harrapatu dituztela jakinarazi dute. Horrez gain, bi herrialde horietan, Austrian eta Erresuma Batuan 50 miaketa egin dituzte. Ikerketak UEFAren babesa du.

Eskandalu horretan nahasiak dauden herrialdeak Alemania (32 partida), ustez mafiak bertatik jardun zuen, Belgika, Suitza, Kroazia, Eslovakia, Turkia, Bosnia eta Austria dira.

Fiskaltzak uste du apustulari banda partida horien emaitzak manipulatzen saiatu zela eta, horretarako, jokalariak, entrenatzaileak, arbitroak eta funtzionarioak erosi zituela. Ondoren, Europako eta Asiako partidatan dirutzak apustu zituztela adierazi du.

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa