Kirolak

Futbola

Futbola

Osasuna-Valentzia

Camacho (Osasuna): "Ez dut ulertzen zer esan nahi izan duen Emeryk"

Asier Legarda

2009/11/21

Osasunak partida bakarra galdu du etxean, baina Valentzia bikain ari da etxetik at (igandean, 21:00etan).

Hitzordu zaila dauka Osasunak Valentziaren aurka. Unai Emery entrenatzaile hondarribitarrak zuzendu Valentzia bikain ari da sasoi hasiera honetan, Ligako azken bost partidetan lau garaipen eta berdinketa bat (Bartzelonaren aurka) pilatu dituzte vaelntziarrek, eta sailkapeneko laugarren postuan dira. Gainera, etxetik at nagusitasun ikaragarria erakutsi dute orain artean, Liga hasiz gerotik Mestallatik urrun jokatu bost partidetatik lau irabazi egin baitituzte.

Osasunak azterketa zaila gainditu beharko du igande iluntzean, argi dago. Halere, gorritxoak ere sendo azaldu dira Nafarroako erresuman jokatu partidetan, Vila-real eta Bartzelonaren aurka berduindu egin zuten, Sporting eta Atletico Madrilen aurka irabazi eta galdu, partida bakarra galdu dute, Sevillaren aurka 0-2. Valentziari ere lanak emango dizkio Camachoren taldeak, argi dago.

Emeryk profesionaltasuna eskatu zion atzo, partida zuzenduko duen epaileari, bere ustez Nafarroako Erresuman bilrtzen diren zaleek presio ikaragarria eragiten dutelako. Burua hotz izateko, eta Osasunaren aldeko atmosferaz ez kutsatzeko eskatu zion Valentziako entrenatzaileak Velasco Carballori. Eta Camachok ez du Emeryri erantzuteko aukera alferrik galdu: "Ez dut ulertzen zer esan nahi izan duen Emeryk, ez al da konturatzen Osasunari ezer ez diotela oparitu epaileek eta kaltetu askotan kaltetu gaituztela. Epailearekiko errespetu falta iruditu zait. Hemen ez zaio inori ezer egin, gure zelaitik pasa diren taldeetatik bakar bat ere ez da kexatu. Gure zaleek animatu egiten dutela? Akabo, bestela! Gure partida asko ez dituztela ikusi dirudi", esan du Osasunako entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Miguel Flaño, Josetxo , Calleja; Puñal, Nekunam, Juanfran, Pandiani, Camuñas; Aranda.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa