Kirolak

Futbola

Futbola

13. jardunaldia

Murtzia-Real Union (3-0): Irundarren atzerapausoa

Erredakzioa

2009/11/21

Natalioren hat-trickari esker denboraldiko bere lehen garaipena batu du Murtziak. Iñaki Alonsoren taldeak partida kaskarra jokatu du.

Murtziak, Natalio Lorenzok sartutako hiru golei esker, denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du. Jose Gonzalezek zuzentzen duen taldeak partida osoan zehar izandako hiru aukerarik onenak baliatu ditu Real Union kaskarra mendean hartzeko.

Neurketaren erritmoaren jabea izan arren, Iñaki Alonsoren taldeak ez du aukera bat ere ez sortu atsedenaldia baino lehen. Murtziaren jokoa, bestalde, nahiko pobrea zen baina lehen zatian bi goleko errenta lortu du.

Bigarren zatian ere Real Unionena zen baloiaren jabetza, baina Murtzia izan da aukeren aurren kale egin ez duen taldea. Gauzak horrela, Natalio golegileak 60. minutuan utzi du neurketa erabakita bere hirugarren gola lortuz.

Fitxa teknikoa:

3. Real Murtzia: Alberto; Miguel Albiol, Sergio Fernandez, Ochoa (Marti, 64''), Oscar Sanchez; Alvaro Mejia, Mario Rosas (Bruno,&' || 'nbsp; 67''), Isaac (Pedro, 61''), Capdevila; Natalio eta Kike.

0. Real Union: Jauregi; Descarga, Alcala, Larrainzar, Gabarain; Montoro, Beobide (Duran, 46''), Salcedo (Sergio Francisco, 57''), Abasolo; Quero (Goikoetxea, 46'') eta Brit.

Golak:

1-0. 10'': Natalio.

2-0. 24'': Natalio.

3-0. 59''. Natalio.



Bideoak

Bideo gehiago

Kalenjin: Atleta hegalarien tribua

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa