Kirolak

Futbola

Futbola

Gau zirraragarria San Mamesen

Athletic-Bartzelona (1-1): Puntu bat txapeldunaren aurka

Sara Lavado

2009/11/21

Azken unera arte dena eman duen Athleticek puntu bat batu du Guardiolaren Bartzelona handiaren kontra Toquerok sartutako golari esker.

galeriak (1)

Athletic Clubek garrantzi handiko puntua lortu du Pep Guardiolaren Bartzelonaren aurka Bilbon jokatutako 11. jardunaldiko neurketan.

Intentsitate handiko hasiera izan zuen partidak. Indartsu eta kontzentratua zelairatu zen etxeko taldea eta aurreneko minututik zaleen babesa jaso zuten. Harmailetan bikaina zen giroa hutsune batzuk ikusten ziren arren.


Katalanen lehen abisua 4. minutuan heldu zen: Messiren jaurtiketa Iraizek gelditu zuen. Pedro, Keita, baina batez ere Messiren jokoak Athleticena oztopatu eta arriskuan jarri zuen zuri-gorrien atea.

15. minutuan aukera paregabea izan zuen argentinarrak Iraizozen aurrean bakarrik geratu zenean eta 28.ean aho zabalik utzi zuen San Mames jokaldi ikusgarri bat eginda. Katalanak ziren nagusi, baina ondo ari zen Athletic.

Bizkaitarren aukerarik garbiena atsedenaldira heldu baino lehen heldu zen, 45. ean. Javi Martinezek, bakarrik Valdesen aurrean, buruz errematatu baina ezin izan zuen sarea zulatu.

Alvesek markagailua estreinatu zuen 54. minutuan Iraizoz eskuinarekin gaindituta. Baina Athleticek ez zuen itxaropena galdu eta berdinketaren bila aritu zen. Horrela, 63.ean zelairatu berria zen Toquerok banakoa erdietsi zuen. Llorentek buruarekin utzi zion eta Gasteizkoak ez zuen huts egin.

Urrezko puntua batu du Athleticek eta sailkapen nagusian 17 punturekin geratuko da. Emaitza honekin sailkapeneko lidergoan iritsiko da Real Madril Camp Noura.

- Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta, Koikili; Gurpegui, Orbaiz (Toquero, 56''), Javi Martinez, Yeste (Gabilondo, 73''); Susaeta eta Llorente (De Marcos, 77'').

1 - FC Bartzelona: Valdes; Dani Alves, Pique, Chygrynsky, Maxwell; Busquets, Xavi (Henry, 84''), Keita; Pedro, Messi (Bojan, 76'') eta Iniesta.

Golak:

0-1, 54'': Dani Alves.

1-1, 63'': Toquero.&' || 'nbsp;

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en





Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa