Kirolak

Futbola

Futbola

BBVA Liga

Bartzelona-Real Madril, (1-0): Garaipena eta lidergoa Barçarentzat

Andoni Beldarrain

2009/11/29

Bartzelonak eta Real Madrilek Camp Noun jokatu zuten BBVA Ligako 'Klasikoa' eta joko aldetik kaskarra izan bazen ere norgehiagoka garaipena Baretzelonak lortu zuen (1-0).

galeriak (1)

Lehen zatia nahiko aspergarria izan zen. Gol aukera gutxi egon ziren eta zelai erdian borroka latza zeukaten bi taldeetako jokalariek. Marcelok eta Xavik eman zituzten lehen abisuak urrutiko jaurtiketekin. Aukera argiena Cristiano Ronaldok izan zuen, baina Victor Valdes atezainak 0-1ekoa eragotzi zuen. Bartzelonaren aldetik Iniestak eduki zuen partidako lehen gola sartzeko aukera, baina honek Casillasekin egin zuen topo. Horrenbestez, lehen zatia golik gabe bukatu zen (0-0).

Bigarren zatia askoz ikusgarriagoa izan zen. Guardiolak Ibrahimovic zelairatu zuen eta honek 1-0 sartu zuen Alvesen erdiraketa bat sare barrura bidali ondoren. 62. minutuan, ordea, Bartzelona hamar jokalarirekin geratu zen epaileak Busquets egotzi baitzuen bigarren txartel horia erakutsita. Barçako erdilariak baloia eskuarekin moztu zuen.

Bartzelona hamar jokalarirekin geratu zenean partida asko ireki zen. Madrildarrek aukera bikaina izan zuten berdinketa lortzeko 80. minutuan, baina Benzemak huts egin ezin daitekeen gola huts egin zuen atepean baloia bultzatzea bakarrik zeukanean. Azken minutuetan Messik ere gol aukera argia izan du partida erabakita uzteko, baina Casillasek Barçaren bigarren gola eragotzi du.

Azkenean, Bartzelonak lortu du garaipena (1-0) eta hiru puntu hauekin Guardiolak zuzentzen duen taldea da BBVA Ligako liderra.

Horrela bizi izan dugu ''Klasikoa'' eitb.com-en.

Fitxa teknikoa:

1 - Bartzelona:Valdes; Alves, Puyol, Pique, Abidal, Xavi, Sergio Busquets, Keita(Toure Yaya, 66. min), Messi, Iniesta eta Henry (Ibrahimovic, 51. min).

0 - Real Madrid:Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Albiol, Arbeloa (Raul, 75. min), LassDiarra, Xabi Alonso, Kaka, Marcelo, Cristiano Ronaldo (Benzema, 66. min)eta Higuain.

Gola: 1-0, 55. min: Ibrahimovic.
Epailea: Undiano Mallenco.




Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa