Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Futbola

2012ko Eurokopa

Alemaniak landutako garaipena lortu du Portugalen aurka

Erredakzioa

2012/06/10

1-0 irabazi dute alemaniarrek eta Danimarkarekin batera B multzoko liderrak dira. Mario Gomezek sartu du partidako gol bakarra 72. minutuan.

Iruzkinak

Alemaniak landutako garaipena lortu zuen Portugalen aurka Eurokopako B multzoko lehen jardunaldiko partidan. 1-0 irabazi zuten alemaniaarrek eta golegilea Bayern de Municheko jokalaria den Mario Gomez izan zen. Danimarkak 1-0 irabazi zion Holandari eta Alemaniarekin batera lidergoan daude danimarkarrak.

Portugalek partida ona jokatu zuen, batipat, bigarren zatian. Gol aukera ugari izan zituzten portugaldarrek, baina batzutan zutoina eta besteetan punteria faltak golik gabe utzi ditu Paulo Bentok zuzentzen duen selekzioa.

Fitxa teknikoa:

1 - Alemania: Neuer; Boateng, Hummels, Badstuber, Lahm; Khedira y Schweinsteiger; Muller (Lars Bender, min.90), Özil (Toni Kroos, min.66), Podolski; eta Gomez (Miroslav Klose, min.79).

0 - Portugal: Rui Patricio; Joao Pereira, Pepe, Bruno Alves, Fábio Coentrao; Miguel Veloso, Raul Meireles (Silvestre Varela, min.79), Joao Moutinho; Nani, Helder Postiga (Nelson Oliveira, min.70) eta Cristiano Ronaldo.

Golak: 1-0: 72. min, Mario Gomez.
Epailea: Stephane Laurent Lannoy (FRA).

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Lagunartekoa

Athleticek 1-5 irabazi dio Somorrostrori

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#