Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Azken ordua

Barcinak inputatu gisa deklaratu behar duen azter dezala eskatu dio epaileak Auzitegi Gorenari

Itxi

Futbola

Eurokopa

Kroaziak puntu garrantzitsua lortu du, Italiaren aurka

Erredakzioa

2012/06/15

Andrea Pirlok 1-0ekoa jarri du markagailuan aurreneko zatiko 38. minutuan, baina bigarren zatian Mandzukicek 1-1ekoa lortu du. Kroaziak C multzoko lider jarraitzen du.

Iruzkinak

Italiak argi eta garbi utzi du, Kroaziaren aurka, talde indartsua dela, aurreneko zatian erasoan eta defentsan ederki jokatu baitute Prandeliren mutilek. Partidako lehenengo abagune argia Marchisioak izan du, 10. minutuan, baina Juventus taldeko jokalariak kanpora bidali du baloia. Pixkanaka, Kroazia erasoan min egiten hasi da, baina Bilicen taldeak ezin izan du gol aukera argirik sortu.

Cassanok gola lortzeko abagune ederra izan du 32. minutuan, baina Italiako aurrelariak gehiegi gurutzatu du jaurtiketa. Pletikosa atezainak gelditu ikusgarriak egin ditu gero, baina Andrea Pirlok 1-0ekoa jarri du markagailuan. Erdilariak, falta jaurtiketaz, gol ikusgarria lortu du (38. minutuan). Lehenengo zatian italiarrak nagusi izan dira, eta atsedenaldira 1-0 joan dira kroaziarrak markagailuan azpitik.

Bigarren zatian, Kroaziak bere mailarik onena erakutsi du, eta Bilicen mutilek abagune ugari sortu dituzte. Hala ere, Balotellik arrisku handia sortu du kontraerasoan, eta Manchester City taldeko aurrelariak bigarren gola lortzeko aukerak izan ditu.

Kroaziarrek presio bikaina egin dute, eta Italia atzean sartu dute. Honela, Mandzuricek 1-1ekoa jarri du Poznaneko estadioko markagailuan (72. minutuan). Kroaziako aurrelariak bikain gainditu du Buffon erremate gogor batekin, eta ondoren Prandeliren taldeak atzerapausoa eman du berdegunean. Azkenengo minutuetan, Kroaziak gogor sakatu du erasoan, baina emaitza 1-1ekoa izan da.

C multzoko lider izaten jarraitzen du Kroaziak, 4 punturekin, eta Italiak 2 puntu ditu soilik. Italiarrek Irlandaren aurka jokatuko dute azkenengo neurketa erabakigarria, eta Kroaziak Espainiaren aurka borrokatu beharko du.

- Fitxa teknikoa:

1 - Italia: Buffon; Bonucci, De Rossi, Chiellini; Maggio, Marchisio, Pirlo, Motta (Montolivo, 62. minutuan), Giaccherini; Cassano (Giovinco, 83. minutuan) eta Balotelli (Di Natale, 69. minutuan).

1 - Kroazia: Pletikosa; Srna, Corluka, Schildenfeld, Strinic; Rakitic, Modric, Vukojevic, Perisic (Pranjic, 68. minutuan); Jelavic (Eduardo, 83. minutuan) eta Mandzukic (Kranjcar, 90. minutuan).

Golak: 1-0: Pirlo, 39. minutuan; 1-1: Mandzukic, 72. minutuan




Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Golfa

Jose Maria Olazabal, 2013ko Asturiaseko Pintzearen Saria

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#