Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Futbola

Chelseari 1-4 irabazita

Atletico Madrilek irabazi du Europako Superkopa

Erredakzioa

2012/09/01

Koltxoneroek 1-4 irabazi diote Chelseari. Falcaok hiru gol sartu ditu. Mirandak egin du Atleticoren laugarren gola, eta Cahillek sartu du talde ingelesaren gol bakarra.

  • Falcao eta Atletico Madrilerako jokalariak Superkopa jasotzen.

    Falcao eta Atletico Madrilerako jokalariak Superkopa jasotzen. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Atletico Madrilek irabazi du Europako Superkopa. UEFA Europa Leagueko txapeldunak Champions Leagueko irabazlea izan zen Chelsea gainditu du finalean, 1-4ko emaitzarekin.

Falcaok hat-tricka lortu du. Aurrelari kolonbiarrak sartu ditu Atletico Madrilen lehen hiru golak, guztiak lehen zatian. Mirandak egin du koltxoneroen laugarren gola, eta Cahillek sartu du Chelsearen gol bakarra.

Fitxa teknikoa:

1 - Chelsea: Cech; Ivanovic, David Luiz, Cahill, Ashley Cole (Bertrand, 90. min); Ramires (Oscar, 46. min), Mikel, Lampard; Hazard, Torres eta Mata (Sturridge, 82. min).

4 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Mario, Gabi; Arda Turan, Koke (Raul Garcia, 82. min), Adrian (Cristian 'Cebolla' Rodríguez, 56. min); eta Falcao (Emre, 87. min).

Golak: 0-1, 6. min: Falcao. 0-2, 19. min: Falcao. 0-3, 45. min: Falcao. 0-4, 60. min: Miranda. 1-4, 75. min: Cahill.

Epailea: Damir Skomina (Eslovenia).



Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Adierazpenak

Efren Vazquez: Besoa minduta dauka oraindik baina hobera doa

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#