Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Futbola

Euskal derbia (2-0)

Realak bizi jokatu eta Athletic eskas bat hartu du mendean, Anoetan

Erredakzioa

2012/09/29

Txuri-urdinek zuri-gorriek baino hobeto jokatu dute; izan ere, Athleticek ez du erasoan ia arriskurik sortu. Montanierren jokalariak nagusi izan dira, batez ere bigarren zatian.

  • Llorente eta Mikel Gonzalez, borrokan. Argazkia: EFE

    Llorente eta Mikel Gonzalez, borrokan. Argazkia: EFE

  • Reala-Athletic (2-0). Argazkia: EFE

    Reala-Athletic (2-0). Argazkia: EFE

  • Griezmann Cadamurorekin gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Griezmann Cadamurorekin gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Muniain eta Zurutuza, borrokan. Argazkia: EFE

    Muniain eta Zurutuza, borrokan. Argazkia: EFE

  • De Marcos eta Illarramendi. Argazkia: EFE

    De Marcos eta Illarramendi. Argazkia: EFE

  • Reala-Athletic (2-0). Argazkia: EFE

    Reala-Athletic (2-0). Argazkia: EFE

  • Aduriz eta Iñigo Martínez. Argazkia: EFE

    Aduriz eta Iñigo Martínez. Argazkia: EFE

  • Realeko jokalariak partidako aurreneko gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak partidako aurreneko gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Montanier eta Bielsa. Argazkia: EFE

    Montanier eta Bielsa. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Fitxa teknikoa:

2 - Real Sociedad: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi (Cadamuro, 81. minutua), Markel, Zurutuza (Chory Castro, 73. minutua); Griezmann, Xabi Prieto eta Agirretxe (Vela, 68. minutua).

0 - Athletic: Iraizoz; Castillo (Llorente, 66. minutua), Amorebieta, Gurpegui, Iraola; Iturraspe (San Jose, 54. minutua), De Marcos, Susaeta, Isma Lopez (Ibai, 60. minutua); Muniain eta Aduriz.

Golak: 1-0, 62. minutua: Griezmann. 2-0, 71. minutua: Vela, penaltiz.

Denboraldiko aurreneko euskal derbiak kolore txuri-urdina izan du. Realak Athletic 2-0 hartu du mendean, Anoetan. Montanierren jokalariek bigarren zatian garaipena baieztatu dute Griezmannen eta Velaren golekin. Zuri-gorriak berdegunetik desagertu dira bigarren zatian.

Norgehiagoka oso bizi hasi da eta bi taldeak erasoan min egiten saiatu dira. Minutuek aurrera egin ahala Athleticek neurketaren kontrola bereganatu du, baina ez du abagune argirik sortu. Zuri-gorriek ez dute ia arriskurik sortu Zubikarairen atean.

Txuri-urdinek baloia lapurtu eta azkar kontraerasoa bilatu dute. Realak bilbotarrak baino arrisku gehiago sortu dute lehen zatian. Griezmannek aukerarik argiena izan du. Atzelari zuri-gorriek baloiaren irteeran huts egin dute eta Frantziako aurrelariari aukera eman diote.

Azken minutuetan Realak bultza egin eta abagune gehiago sortu ditu. Agirretxeren eta Illarramendiren jaurtiketei erantzun paregabea eman die Iraizozek. Erdilari txuri-urdinak jaurtiketa bikaina egin du areaz kanpo, baina Nafarroako atezainak gelditu ona egin du.

Reala bigarren zati osoan nagusi izan da. Illarramendik jokaldi polita egin du hasi eta berehala, baina Iraizozen irteerak txuri-urdinaren gola saihestu du berriro.

Athletic ez da berdegunean agertu eta donostiarren kontrolaren biktima izan da. Horrela, txuri-urdinek gola laster aurkitu dute. Griezmannek area barruan jaurtiketa gurutzatua egin eta gola sartu du.

Ondoren erakustaldia eman dute donostiarrek, eta arriskua behin eta berriro sortu dute bizkaitarren atean. Horrela, Amorebietak baloia eskuarekin ukitu du area barruan eta epaileak egotzi egin du. Vela mexikarrak penaltiz gipuzkoarren bigarren gola egin eta neurketa erabakita utzi du.







Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Golfa

Jose Maria Olazabal, 2013ko Asturiaseko Pintzearen Saria

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#