Kirolak

Futbola

Txapeldunen liga

3-1 Borussia Dortmunden aurka

Orbaizek multzoetako faseko aurreneko garaipenera gidatu du Olinpiakos

Erredakzioa

2011/10/20

Erdilari nafarra 90 minutuak jokatu zituen talde alemaniarraren aurka eta zelai erdiko jaun eta jabe izan zen. Yeste lesionatuta dago, baina Valverderen mutilek bizirik jarraitzen dute F multzoan.

  • Pablo Orbaiz.

    Pablo Orbaiz. Argazkia: EITB

Olinpiakos taldeko protagonista nagusietako bat izan zen atzo Pablo Orbaiz. Athleticeko jokalariak (Grezian lagatu gisa jokatzen ari da) partida osoa jokatu zuen eta taldeak Txapeldunen Ligan denboraldiko aurreneko garaipena eskuratu zuen. Borussia Dortmund 3-1 gainditu zuten Ernesto Valverderen mutilek Holebasek eta Djebbourrek lehenengo zatian eta Modestok bigarrenean lortutako golei esker.

Erdilari nafarrak erakustaldia eman zuen defentsan eta joko antolaketan eta zelai erdian jaun eta jabe izan zen. Orbaizek pisu handia hartu du taldean eta Valverderentzat jokalari garrantzitsua bilakatu da. Fran Yeste basauritarrak ezin izan zuen jokatu lesionatuta jarraitzen baitu.

Atenaseko taldeak bizirik jarraitzen du F multzoan atzo lortutako hiru puntuei esker. Arsenales eskuratu du multzoko lidergoa 7 punturekin eta bigarren O. Marseille talde frantziarrak jarraitzen du 6 punturekin. Dortmundeko taldeak puntu bakarrarekin jarraitzen du azkenengo postuan.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa