Kirolak

Futbola

Informa nazazu RSS

Txapeldunen Liga

Ajax-Real Madril (1-4)

Kaka berpiztu da eta Cristianok Ajax azpiratu du

Erredakzioa

2012/10/04

Ramos hasierako hamaikakoan sartu zuen Mourinhok. Zuriek final-zortzirenetako txartela lortzeko pauso irmoa eman zuten Ajax 1-4 mendean hartuta.

Iruzkinak

Real Madrilek Txapeldunen Ligako  final-zortzirenetako txartela lortzeko pauso irmoa eman zuen Ajax 1-4 mendean hartuta. Kaka berriro berpiztu dela ematen du eta Cristiano Ronaldok erakustaldia eman zuen Amsterdamen. Portugalgo aurrelariak hiru gol sartu zituen.

Real Madrili kalterik egingo ez zion erabakia hartu zuen Jose Mourinho entrenatzaileak. Sergio Ramosekin duen borrokan erabakitzeko erantzukizuna zuen portugaldarrak. Aulkian uzteak taldeari kalte egiten dio. Andaluziako atzelaria munduko zentralik onenen artean dago gaur egun. Horrela, entrenatzaileak normaltasunaren aldeko apustua egin zuen Camp Nouko klasikoari begira.

Bost berritasun berdeguneratu zituen Mourinhok. Bartzelonaren aurkako norgehiagoka buruan du entrenatzaileak eta Angel Di Maria, Luka Modric eta Mesut Ozil aulkian utzi zituen. Kaka hasieratik aritu zen. Horrela, brasildarrak aukera ederki aprobetxatu eta fisikoki ongi dagoela azaldu zuen.

Fitxa teknikoa:

Ajax: Vermeer; Van Rhijn, Moisander, Alderwereld, Blind; Poulsen (Sporkslede, 69. minutua), De Jong, Eriksen, Boerrigter, Sana (Hoesen, 66. minutua) eta Babel.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Essien (Khedira, 78. minutua), Xabi Alonso; Callejon (Di María, 61. minutua), Kaka (Ozil, 74. minutua), Cristiano Ronaldo; eta Benzema.

Golak: 0-1, 42. minutua: Cristiano Ronaldo. 0-2, 48. minutua: Benzema. 1-2, 56. minutua: Moisander. 1-3, 79. minutua: Cristiano Ronaldo. 1-4, 81. minutua: Cristiano Ronaldo.

Emaitzak eta sailkapenak:

A multzoa

Dimano Kiev - Dinamo Zagreb 2-0.
Oporto - Paris Saint Germain 1-0.

Sailkapena:

1. Oporto 6 puntu
2. PSG 3
3. Dinamo Kiev 3
4. Dinamo Zagreb 0

B multzoa

Arsenal - Olympiakos 3-1.
Shalke 04 - Montpellier 2-2.

Sailkapena:

1. Arsenal 6
2. Shalke 04 4
3. Montpellier 1
4. Olympiacos 0

C multzoa

Zenit - AC Milan 2-3.
Anderlecht - MLAGA 0-3.

Sailkapena:

1. Malaga 6
2. Milan 4
3. Anderlecht 1
4. Zenit 0

D multzoa

Ajax - Real Madril 1-4.
Manchester City - Borussia Dortmund 1-1.

Sailkapena:

1. Real Madril 6
2. B. Dortmund 4
3. Manchester City 1
4. Ajax 0



Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Zaleak, haserre

Tropelaren 'paseoa'

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#