Kirolak

Motorra

Motorra

Elkarrizketa Radio Vitorian

Joan Villadelprat: ''Izena eman izateak ez digu parte-hartzea ziurtatzen''

Erredakzioa

2009/06/02

Epsilon Euskadik 2010eko Bat Formulako txapelketan izateko eskaera aurkeztu du dagoeneko eta Villadrelprat taldeko zuzendaria baikor agertu da, baina oinak lurrean izan nahi ditu. FIAren erabakia ekainaren 12an ezagutuko da.

Joan Villadelprat Epsilon Euskadiko zuzendariak Radio Vitoriako Miguel Ascenzo eta Ivan Pascualekin hitz egin du taldeak Bat Formulan parte hartzeko dituen aukerei buruz.

Amets hori bete nahi dute eta baikor agertu da Villadelprat, baina aldi berean oinak lurrean izan nahi ditu.

Epsilonek gauza asko ditu alde, horien artean Bernie Ecclestone Bat Formulako patroiaren ''''full support''''-a. Villadelpratek berak adierazi duenez Ecclestonenen kudeaketa eta USGPE talde amerikarraren aukera dira gakoak.

''''Izena eman izateak ez digu parte-hartzea ziurtatzen'''', gaineratu du Villadelpratek.

Azken hitza, FIArena

Ekainaren 12an ezagutuko da FIAren erabakia. 16 taldek eman dute izena, eta horietatik sei berriak dira. Guztira, hamahiru aukeratu behar dituzte eta albiste pozgarria izango litzateke Epsilon Euskadi horietako bat izatea.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa