Kirolak

Motorra

Motorra

'Oso pozik' dago

Raikkonen Bat Formulara itzuliko da

Erredakzioa

2011/11/29

2009. urtean Bat Formula utzi zuen eta Munduko Ralli Txapelketan aritu da. Orain, bi urteko kontratua sinatu du Lotus Renaultekin.

  • Kimi Raikkonenen artxiboko irudia.

    Kimi Raikkonenen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Kimi Raikkonen finlandiarra Bat Formulara itzuliko da datorren urtean, jakinarazi du Lotus Renault taldeak.

2009. urtean Bat Formula utzi zuen eta Munduko Ralli Txapelketan aritu da. Orain, bi urteko kontratua sinatu du Lotus Renaultekin. Raikkonenek 32 urte ditu. Bat Formulan, 18 garaipen, 62 podio eta 16 pole lortu ditu.

"Oso pozik nago. Bi urte eta erdi at egon naiz eta Lotus Renault taldeari eman didan aukera eskertu nahi diot", adierazi du pilotuak.



Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa