Kirolak

Motorra

Motorra

F2012

Munduko txapelketa bereganatzeko arma berria aurkeztu du Ferrarik

Erredakzioa

2012/02/03

F2012 ibilgailu berria aurkeztu du Italiako lantegiak. Eguraldi txarrak Maranelloko ekitaldia bertan behera utzi du eta aurkezpena Internet bidez egin behar izan dute.

Ferrari Italiako taldeak F2012 auto berria aurkeztu du gaur munduko Bat Formula txapelketa lortzeko helburuarekin.

Eguraldi txarrak Maranelloko (Boloniatik gertu) ekitaldia bertan behera utzi du eta aurkezpena Internet bidez egin behar izan dute. Izan ere, azken egunetan elurra mara-mara bota du Italiako iparraldean.

Munduko Bat Formula txapelketa martxoaren 18an hasiko da Australian eta azaroaren 25ean amaituko da Brasilen.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa