Campeonato parejas 2012
Txapeldunen Liga
etbksat

Kirolak

Buruz Buruko finala

Irujo, txapeldun partida biribilean

Isusko A.B.

2009/06/07

Iberoko pilotariak, erakustaldi bikainean, Aimar Olaizola gainditu zuen Buruz Buruko finalean (Azken tantoen bideoa).

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok 2009ko Buruz Buruko final handia jokatu zuten Atano III. pilotalekuan.

Giro ezin hobea, eta frontoia jendez gainezka pilotaz gozatzeko, gainera, aurtengo edizioan ez zegoen faboritorik txapela eskuratzeko eta horrela gertatu zen partida hasieran.&' || 'nbsp;

Norgehiagoka 18:29an hasi zen. Atanon Irujoren eta Aimarren aldeko ohiuak, eta bi pilotariak prest txapela lortzeko.

Hasierako tantoetan neurketa parekatua bizi zen (2-2, 5-5), bi pilotariek tanto bikainak egin zituzten, baina Goizuetakoak ez zituen gauzak argi ikusten eta finaleko hasierako zatian bi etenaldi eskatu zituen.

Irujo, sasoian, bere jokoa egin, eta markagailauak 12-14 adierazten zuenean hutsik egin gabe 22ra arte joan zen. Aimarrek ezin izan zuen Irujoren jokoarekin.

Partida tantoz tanto (Olaizola-Irujo): 1-0 / 2-0 / 2-1 /2-2 / 2-3 / 3-3 / 4-3 / 4-4 / 5-4 / 5-5 / 5-6 / 5-7 / 5-8 / 6-8 / 7-8 / 7-9 / 7-10 / 7-11 / 8-11 / 8-12 / 8-13 / 9-13 / 9-14 / 10-14 / 11-14 / 12-14 / 12-15 / 12-16 / 12-17 / 12-18 / 12-19 / 12-20 / 12-21 eta 12-22.

Horrela izan da partida eitb.com-en

&' || 'nbsp;

&' || 'nbsp;

Bideoak

Bideo gehiago

Non jokatuko da Errege Kopako finala?

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa