Campeonato parejas 2012
Txapeldunen Liga
etbksat

Kirolak

Frantziako Tourra 2009

2009ko Frantziako Tourraren xehetasunak

2009/06/05

Frantziako lasterketak Kataluniari egingo dio bisita Bartzelonako eta Andorra Arcaliseko etapetan, eta Mont Ventoux mendateak erabakiko du lasterketa azkenaurreko etapan.

Tourraren antolakuntzak 2009ko Frantziako Tourreko ibilbidearen xehetasunak aurkeztu ditu ezusteko handirik gabe. Bi etapa Katalunia aldean izango dira, bat Girona eta Bartzelona artean eta bestea Bartzelonan hasi eta Andorra Arcalisen amaituko da. Azkenaurreko jardunaldian lasterkariek Mont Ventoux igoko dute, ohikoa den erlojuaren kontrakoaren ordez.

2009ko Tourra uztailaren 4ean hasiko da Monakon abiatu eta bukatuko den 15 kilometroko erlojupekoarekin, eta hilak 26 dituenean amaituko da Pariseko etapa mitikoan, guztira 3.445 kilometro egiteko.

Aurreko ekitaldietan erlojupeko batek erabaki du lasterketa, baina honako honetan Mont-Ventoux nahi dute antolatzaileek azkenaurreko etaparako. Mendate gogorra, zalantza barik.

Hegoaldean lekutuko da, batik bat, 2009ko ekitaldia. Alpeek Pirinioek baino protagonismo handiagoa izango dute eta Suitzan ere sartu-irtena egingo du lasterketak.

Tourrak lehenengo egunetan Mediterranio inguruan ibiliko da Kataluniako helmugara heldu arte. Hau uztailaren 9an gurutzatuko dute Bartzelonara bidean. Hirugarrenez helduko da Tourra Kataluniako hiriburura (1957, 1965 eta 2009).

Etapak:

1.: Monaco - Monaco, 15 km (bakarkako erlojupekoa)
2.: Monaco - Brignoles, 182 km
3.: Marsella - La Grande-Motte, 196 km
4.: Montpellier - Montpellier, 38 km (taldekako erlojupekoa)
5.: Le Cap d''Agde - Perpignan, 197 km
6.: Gerona (ESP) - Barcelona (ESP), 175 km
7.: Barcelona - Andorra Arcalis, 224 km
8.: Andorra La Vella - Saint-Girons, 176 km
9.: Saint-Gaudens - Tarbes, 160 km
atsedena Limogesen
10.: Limoges - Issoudun, 193 km
11.: Vatan - Saint-Fargeau, 192 km
12.: Tonnerre - Vittel, 200 km
13.: Vittel - Colmar, 200 km
14.: Colmar - Besançon, 199 km
15.: Pontarlier - Verbier (SUI), 207 km
atsedena Verbierren
16.: Martigny (SUI) - Bourg-Saint-Maurice, 160 km
17.: Bourg-Saint-Maurice - Le Grand-Bornand, 169 km
18.: Annecy - Annecy, 40 km (bakarkako erlojupekoa)
19.: Bourgoin-Jallieu - Aubenas, 195 km
20.: Montelimar - Mont Ventoux, 167 km
26.07: 21a.: Montereau-Fault-Yonne - Paris/Zelai Eliseoak, 160 km

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa