Txapeldunen Liga
Campeonato parejas 2012
etbksat

Kirolak

Athletic Club-Osasuna (2-0)

Athleticek irabazi du urduritasun handiko derbia

2008/11/17

Zuri-gorriek, Garmendiaren eta Llorenteren golekin, arnasa hartu dute eta Osasuna, gero eta okerrago.

Lehen zati bikaina jokatu zuen Athleticek indarrik gabeko Osasunaren kontra. Aspalditik ez zuten San Mameseko zaleek zuri-gorrien jokoaz hainbeste gozatzen. Gorritxoek ez zekiten zer egin bilbotarren jokoa geldiarazteko. Behin eta berriro ziren erasoan eta ondorioz gola heldu zen. Llorenteren errematea Roberto atezainak aldaratu eta baloia Garmendiak errematatu zuen 1-0ekoa jarriz. Ustaritzek min hartu zuen atsedenaldira heldu aurretik eta seguraski hiru bat aste emango ditu bajan. Etxeitak hartu zuen bere lekua.

Zuri-gorriak ez ziren gol bakarrarekin konformatu eta Osasuna estutzen jarraitu zuten, baina ez Llorentek ezta David Lopezek ere ezin izan zuten bigarrena sartu. Vadocz, Osasunak partida osoan sortutako aukerarik onenean, banakoa sartzeko zorian izan zen.

Edozein gauza gerta zitekeen eta Llorentek, zale bilbotarren lasaitasunerako, partida erabakita utzi zuen amaierara heltzeko gutxi falta zenean. Errioxarrak era ezin hobean errematatu zuen Iraolak emandako pasea. Emaitza honekin, Athleticek arnasa hartu du eta Osasunaren egoera gero eta okerragoa da.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ocio, Ustaritz (Etxeita, 31''), Balenziaga; Susaeta (Gabilondo, 74''), Orbaiz, Javi Martinez, David Lopez; Garmendia (Etxeberria, 57'') eta Fernando Llorente.

0 - CA Osasuna: Roberto; Azpilicueta, Cruchaga, Miguel Flaño, Oier Sanjurjo; Vadocz, Nekouman; Juanfran (Sola, 61''), Masoud, Jokin Esparza (Ezquerro, 61''); eta Pandiani (Portillo, 81'').

Golak:

1-0, 15'': Garmendia.

2-0, 83'': Fernando Llorente.

Horrelakoa izan da San Mameseko derbia eitb.com-en



Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa