Txapeldunen Liga
Campeonato parejas 2012
etbksat

Kirolak

Osasuna

Zaragozako Sergio atzelariarekin negoziatzen ari da Osasuna

Asier Legarda

2008/11/18

Operazioa ez dago oraindik itxita eta klubak ez du oraindik baieztatuko, baina Roversioren ordezkoa izan daiteke Sergio

Sergio Fernandez da aukeratutako gizona. Gutxienez larri min hartu Roversio ordezkatzeko Osasunak erabili jokalari zerrendan dago erdiko atzelari asturiarra. Zaragozako jokalaria, eta Sporting eta Celtako jokalari ohia, ez da Marcelino Garcia Toralen asmoetan sartzen Zaragozan, eta 31 urteko erdiko atzelariak begi onez ikus dezake Iruñera mugitzea, zalantzarik gabe minutu gehiago jokatzeko aukera izango baitu Iruñean.

Nafarroako egunkariek argitaratu dutenez fitxaketa ia eginda dago, baina egia esateko oraindik ez dago ezer itxita. Akordioa negoziatzen ari dira Sergiorekin, baina ezer ez dago sinatuta oraindik. Gainera, osasunak oraindik ez dauka esku artean fitxaketa gauzatu ahal izateko behar duen federazioaren baimena, eta gutxienez osteguna arte zaila izango da klubak ezer baieztatu ahal izatea.
Sergiok 31 urte ditu, 191 zentimetroko garriera du, eta guztira 11 denboraldi egin ditu Lehen Mailan (3 Sportingekin, 6 Celtarekin, eta 2 Zaragozarekin), guztira 5 gol eginez. Hiru taldeekin maila galtzea zer den ere ikasi zuen Sergiok: Sportingekin 1997-98 denboraldian, Celtarekin 2003-04an eta Zaragozarekin 2007-08an Bigarren mailara jaitsi baizen Sergio. Osasunak fitxatzen badu bere laugarren jaitsiera saihesten ahalegindu beharko du.

Bideoak

Bideo gehiago

Txapeldunen Ligan astearteko jardunaldian sartu diren gol guztiak

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa