Kirolak

Kirolak

Osasuna

Patxi Izkok ospitalean jarraitzen du

Asier Legarda

2008/11/19

Osasunako presidenteak ondoeza izan du klubaren egoitzan, eta ospitalera eraman dute anbulantzian frogak egiteko, nahiz eta ondo dagoen.

Patxi Izkok bihotzekoa izan duela zioen zurrumurrua azkar hedatu zen Iruñean astearte eguerdian, baina zorionez klubeko iturriek hori gezurtatu ahal izan diote eitb.com-i.

Osasunako presidenteak sinkope bat izan zuen klubeko bulegoan zegoelarik eta hori zela eta Nafarroako Klinika Unibertsitariora eraman zuten. Ospitalean proba asko egin ondoren ez duela bihotzekoa izan baieztatu zen.

Dirudienez, ondoeza nabaritu zuen Osasunako presidenteak astearte eguerdian klubeko egoitzan zegoenean, eta klubeko langileek anbulantzia eskatu zuten Osasunako agintari nagusia ospitalera eramateko. 62 urteko Izkok bere kabuz egin zuen anbulantziarako bidea eta une bakar batean ere ez zuen konortea galdu.

Zorionez presidentea egoera onean dago, eta badirudi susto bat besterik ez dela izango. Frogen emaitzak jakin orduko, klubak medikuen agiria ezagutaraziko du Patxi Izkoren egoera zehazteko.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa