Campeonato parejas 2012
Txapeldunen Liga
etbksat

Kirolak

Kalise-Bruesa

Bruesak garaipena behar du Kanarietan

2008/11/19

Gipuzkoarrek zazpigarren garaipena jarraian lortu nahi duen Kalise izango dute aurkari.

Albisteak (1)

Bruesak Kanaria Handiko “Centro Insular de Deportes” pabilioian jokatuko du eta partida Jose Ramon Garcia Ortiz, Jorge Muñoz eta Luis Guirao epaileek jokatuko dute.

Gipuzkoarrek itxura ona eman zuten DKV Juventut taldearen aurka, baina galdu egin zuten. Ostegunean (20:30) Kaliseren kantxa zailean jokatuko dute momentu gozoan dagoen aurkariaren kontra.

Talde gipuzkoarreko jokalari guztiek lortu dute hirukoren bat

Talde gipuzkoarreko jokalari guztiek hiruko marratik saskiraketaren bat lortu dute denboraldian zehar.

Azkena Bojan Popovic joko antolatzailea izan zen. Igandean, DKVren aurka lortu zuen hirukoari esker jokalari guztiek saskiratu dute 6,25eko marratik.

Orain arte lesio bategatik jokatu ez duen Edgar San Epifaniok bakarrik ez du hirukorik lortu.

Bideoak

Bideo gehiago

Non jokatuko da Errege Kopako finala?

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa