Kirolak

Informa nazazu RSS

Kirolak

Kaiku

Korta: 'Gu gara faboritoak'

Erredakzioa

2012/09/05

"Hemen gauza bat gertatzen da; guk arrauna hautsi eta hiru segundoko penalizazioa jaso genuen eta dopinarekin harrapatutakoak estropada jokatzen", salatu du Kaikuko entrenatzaileak.

  • Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzailea.

    Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzailea. Argazkia: EITB

Iruzkinak

"Nik ez daukat zalantzarik, gu gara faboritoak", adierazi du Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak Kontxako estropadaren azken asteburuari begira. Kortaren esanetan, "iragan asteburuan azkarrenak gu izan ginen". Hala ere, "arrauna hautsi eta hiru segundoko zigorra jasotzea penagarria" izan zela onartu du Kortak.

"Hemen gauza bat gertatzen da; guk arrauna hautsi eta hiru segundoko penalizazioa jaso genuen eta dopinarekin harrapatutakoak estropada jokatzen", salatu du Kaikuko entrenatzaileak. "Nik hori egingo banu lotsatuta ez nintzateke etxetik aterako", gaineratu du.

Datorren igandeari begira lortutako aldea nahikoa izango den argi ez duela onartu du Kortak: "Ez dakigu nahikoa izango den ala ez".

Iruzkinak

Publizitatea


ZUZENEAN


Giroa Giroa Profilak, kronikak, zuzenekoak...
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Hamaseigarrena

Etapa, iruditan

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#