Kirolak

Pilota

Binakako txapelketa

8. jardunaldia

Titin-Merino II bikoteak Irujo eta Barriola garaitu dituzte (22-19)

Erredakzioa

2012/02/12

Partida hau irabazita bi bikoteak berdinduta daude sailkapeneko bigarren postuan bost garaipeneko eta hiru porroteko balantzearekin.

Titin III-Merino II bikoteak garaipen garrantzitsua lortu dute Martinez de Irujoren eta Barriolaren aurka 22-19ko emaitzarekin Bilboko Bizkaia frontoian. Partida hau jokatuta bi bikoteak berdinduta geratzen dira Binakako Txapelketako sailkapeneko bigarren postuan bost garaipen eta hiru porroteko balantzearekin.

Partida hasieran Irujo eta Barriola ibili dira agintzen (1-5), baina Titinek eta Merinok erreakzionatu eta partida berdintzea lortu dute (7-7). Ondoren, Juanek eta Irujok berriro ihes egin dute markagailuan (9-13), baina Titinek eta Marinok bigarrenez partida berdintzea lortu zuten (13-13). Berdinketa batzuk gainditu ondoren (14-14, 15-15, 16-16) Titin eta Merino jarri dira aurretik markagailuan (20-17). Irujo eta Barriola saiatu dira partida luzatzen, baina ezin izan dute garaipena lortu. Azkenean, Titin III-Merino II bikotea atera da irabazle.



Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa