Kirolak

Pilota

Buruz Burukoa

Buruz Buruko Finala

Irujo, Internet erabiltzaileen faboritoa

Jon Lopez

2009/06/05

Iberoko aurrelaria faboritoa da Buruz Buruko Txapelketa irabazteko, eitb.com-ek finalera begira proposatutako inkestaren arabera.

Juan Martinez de Irujo Buruz Buruko finala irabazteko faboritoa da eitb.com-ek proposatutako inkestan parte hartu duten erabiltzaileen %54aren ustez (ostiraleko 16:30ak arte). Berdintasuna, ordea, nagusi da faborito argirik gabeko final honetan. Ia %46ak Aimar Olaizolaren aldeko hautua egin du.

Dirua ere Irujoren alde aterako da, baina irabazlea igandean 19:00ak inguru jakingo da, Atano pilotalekuan Olaizolak edo irujok&' || 'nbsp; Buruz Buruko txapela janzten dutenean.

Inkestan parte hartu ahal izango da partidaren hasierara arte.

Hona hemen finaleko datuak (Txetxu Urbietak hartutakoak:

* Elkarren aurka 20 partida. Irujok 12 irabazi eta Aimarrek 8.

* Elkarren arteko aurreneko partida 2004an Aimarrek irabazi zuen. Azkena, Binakako finala, Irujok.

* Elkarren aurka bost final jokatu dituzte, irujok hiru irabazi ditu eta Aimarrek 2.

* Buruz Buruko txapelketa nagusian hiru partida jokatu dituzte. 2005eko finala Aimarrek irabazi zuen, 2006koa Irujok eta 2004an, finalerdietan, Irujok 22 eta 1 menderatu zuen Aimar.

* Buruz Buru beste bi partida ere jokatu dituzte pilotaleku osoan. Ama Zuriaren jaietan Irujo nagusitu zen eta Baskepensiones lehiaketan Aimar.

* Lau eta Erdian hiru aldiz izan dute elkarren berri. 2008ko finala Aimarrentzat izan zen eta urte berean finalerdietako ligaxkan Irujo nagusitu zen. 2006ko ligaxkan ere irujo gehiago izan zen.

* Ekainean hiru aldiz neurtu dira eta Aimarrek 2 irabazi ditu eta Irujok 1.

* Irujok eta Aimarrek beti ekaineko aurreneko astean jokatzen dute manomanistako finala. Aurreneko 2005ean ekainaren 5ean eta bigarrena 2006ko ekainaren 4an. Oraingoa ekainaren 7an jokatuko da.

* Atanon 6 partida jokatu dituzte, bakoitzak hiruna irabazi ditu.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa