Kirolak

Pilota

Buruz Burukoa

Malko artean

Finala jokatzeko froga medikoak aurkeztu ditu Xalak

Erredakzioa

2011/06/14

Aspeko pilotariak emozioz betetako prentsaurrekoan finala jokatzeko froga mediku ezberdinak aurkeztu ditu. Lekuineko aurrelariak Olaizolaren aurka jokatzeko prest dagoela argi utzi du.

Yves Xalak prentsaurrekoa eman du bere osasun egoerari buruzko berriak eskainiz. Iparraldeko pilotariak bi froga mediku ezberdin aurkeztu ditu, finala jokatzeko sasoian egon daitekeela adierazten dutenak. Xalak ezin izan die malkoei eutsi eta Bilboko finala jokatzeko karta guztiak agortuko dituela argi utzi du.

Aspeko aurrelaria enpresarekin kontaktuan jartzen saiatu da osasun egoera azaltzeko, baina bilera ezin izan dute gauzatu Lekuinekoaren hitzetan. Xalak, egoera argitzeko auzitegietara jotzea ez du alde batera utzi.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa