Kirolak

Pilota

Informa nazazu RSS

Buruz Burukoa

Final-laurdenak

Xala gaixorik dago eta Irujoren aurkako partida atzeratu egin da

Erredakzioa

2012/05/16

Enpresen Ligako epaileak hartu du erbakia eta maiatzaren 20an Bizkaia frontoian jokatu beharreko final-laurdenetako partida atzeratu egingo dela jakinarazi du. Oraindik ez da datarik jarri.

  • Xala sakea egiten partida baten. Argazkia: EFE

    Xala sakea egiten partida baten. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Igande honetan, maiatzaren 20an, Xalak eta Martinez de Irujok Bilboko Bizkaia frontoian jokatu behar zuten Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako partida, baina Xala gaixorik dago sukarrarekin eta partida atzeratu egingo da.

Erabakia Enrepsen Ligako epaileak hartu du: “maiatzaren 20rako aurreikusita zegoen final-laurdenetako Xala-Martinez de Irujo pilotarien arteko partida bertan behera geratzen da. Norgehiagoka beste data baten jokatzeko baimena ematen dut, beti ere araudiak dioen epeak errespetatuz”.

Araudiak kasu hauetarako epe batzuk ezartzen ditu:

Data berria ezarriko da partida hau jokatu ahal izateko, baina hurrengo jardunaldiko edo faseko lehen partida baino lehen jokatu beharko da.

Data berriak ez ditu hurrengo jardunaldiko edo faseko partiden datak aldatuko.

Data berriak bi pilotariei errekuperatzeko epe bera eskaini behar die hurrengo faseko edo jardunaldiko lehen partida jokatu aurretik.


Iruzkinak

Publizitatea

San Mames San Mames Futbol-zelai berriaren infografia
Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Buruz Burukoa

Aimar Olaizola, irabazteko prest

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#