Kirolak

Pilota

Lau eta erdikoa

Material aukeraketa

Lau t'erdiko finala: Irujo eta Gonzalez, finalerako prest

Txetxu Urbieta

2009/12/04

Bi pilotariek ez diote aitzakiarik jarri Juan Mari Juaristi hautatzailearen lanari Atano III.ean egin duten material aukeraketan.

Juan Martinez de Irujok eta Sebastian Gonzalezek arazorik gabe aukeratu dituzte gaur Atano III.a pilotalekuan datorren asteartean jokatuko duten finalerako pilotak. Bi finalistek ez diote inolako aitzakiarik jarri Juan Mari Juaristi aukeratzailearen lanari.

Ohi bezala ikusmin handia izan da Atanon eta jendetza itzela, jaialdi askotan baino zale gehiago.

Bi pilotariak baikor agertu dira kazetarien aurrean, Biek txapela jantzi nahi dute eta biek aukerak ikusten dituzte. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du astearteko finala. Harmailak beteta izango dira eta aurpegi famatu ugari ere bai.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa