Kirolak

Pilota

Lau eta erdikoa

18-22

Lau t'erdiko finala: Gonzalez, txapeldun!

Andoni Beldarrain

2009/12/09

Irujo 6-0 eta 10-2 ibili da aurretik, baina 18-18 berdintzea lortu du Gonzalezek eta emaitza horretatik zuzenean iritsi da 22. tantora.

Sebastian Gonzalezekek irabazi du gaur Atano III.a pilotalekuan jokatu den Lau t''erdiko finala. Irujo gainditu du 18-22ko emaitzarekin eta Gonzalez bera da, beraz, Lau t''erdiko aurtengo txapelduna.

Partida hasieran Irujo izan zen jaun eta jabe sei tanto jarraian eginez (6-0). Emaitza horrekin egin zuen bere lehen tantoa Gonzalezek (6-1). Ondoren, Irujok beste tanto segida bat lortu zuen, baina Gonzalez orduan hasi zen aldeak murrizten. 14-11 emiatzarekin Gonzalezek zabalean egin zuen tantoa eta epaileak ontzat eman zuen Irujo protestaka ari zenenan. Lehen berdinketa 16-16koa izan zen eta 17-17koa eta 18-18koa etorri ziren ondoren. Emaitza horrekin (18-18) Gonzalezek hiru tanto egin zituen jarraian (18-21). Azken sakea eraman egin du Irujok, baina tantoa Sebastianek egin du eta horrenbestez berak irabazi du txapela (18-22).

Sebastain Gonzalez da Lau t''erdiko txapeldun berria eta lehen txapela eraman du Iparralderantz.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa