Kirolak

Pilota

Lau eta erdikoa

Finalaurreko ligaxka

Xalak neurketari buelta eman eta Irujo garaitzea lortu du (22-17)

ERREDAKZIOA

2011/11/12

Iparraldeko pilotariak ez zuen ezer jokoan lau t'erdiko txapelketan, baina azken momentura arte saiatu eta neurketa irabazi du (22-17).

Pilotariek ez zuten ezer jokoan. Martínez de Irujo lau t'erdiko finalerako sailkatua zegoen aurreko jardunalditik ligaxkako bi puntuak eskuratu ostean. Xalak gaurkoan lortu du aurreneko puntua, baina ez da nahikoa izan finalerako txartela eskuratzeko.

Partida oso berdinduta hasi da, pilotakada askorekin eta tanto oso lehiatuekin. Markagailua horren adierazlea izan da, berdinketak lortu dituzte bi pilotariek bata bestearen atzetik. Baina 5-5eko berdinketatik aurrera neurketa aldatu egin da. Irujo fresko eta seguru egon da eta emaitza bikoiztea lortu du. Xala fisikoki higatzea lortu du.

Martinez de Irujok hutsak egin ditu eta Lekuinekoak aukerak aprobetxatu ditu aldea txikitzeko. Gutxika-gutxika Xala tantoak egiten hasi eta 16na berdindu du markagailua.

Neurketaren hasiera Irujorentzat izan bada, azken txanpa Iparraldeko pilotariarentzako izan da. Xalak azken bost tantoak bata bestearen jarraian lortu ditu. Lekuinekoak indarrak berreskuratu ditu partidaren bukaeran eta Irujo mendean hartzea lortu du (22-17).

Xala-Martínez de Irujo: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-6, 5-7, 5-8, 5-9, 5-10, 5-11, 6-11, 7-11, 8-11, 8-12, 8-13, 8-14, 9-14, 9-15, 9-16, 10-16, 11-16, 12-16, 13-16, 14-16, 15-16, 16-16, 17-16, 18-16, 18-17, 19-17, 20-17, 21-17, 22-17.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa