Kirolak

Pilota

Pilota

Lau t'erdiko San Fermin txapelketa

Alberto Ongay eta Mikel Beroiz, aurrera

Txetxu Urbieta

2009/06/28

Ongayk 22-19 irabazi dio Olazabali eta Beroizek 22-15 irabazi dio Zubietari.

Aspe enpresak antolatuta Lau t''erdiko San Fermin txapelketako bi partida jokatu dira igande honetan Zarautzen. Lehendabiziko partida, Alberto Ongayk 22 eta 19 irabazi du Mikel Olazabalen aurka.

Bigarren neurketan, Mikel Beroizek 22 eta 15 irabazi du Zubietaren aurka. Beraz datorren ostiralean Oteizan Beroiz eta Ongay neurtuko dira. Partida horretako irabazleak igandean Zarautzen Irujo izango du zain.

Asegarceren multzoan, Aimar Olaizola eta Iker Arretxe larunbatean Labriten neurtuko dira. Irabazlea uztailaren 7ko final handirako sailkatuko da.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa