Kirolak

Saskibaloia

Bilbao Basket

Amaiera bolada txarrari

Bizkaia Bilbao Basket-Meridiano Alicante (80-58)

Erredakzioa

2009/11/18

Txus Vidorretarenek amaiera eman diote bost porroteko bolada txarrari, Alacanteko taldeari aise irabazita Bizkaia Arenan.

galeriak (1)

Bizkaia Bilbao Basketek ondoz ondoko azken bost garaipenak ahaztu eta Meridiano Alacant mendean hartu du ACB ligako zortzigarren jadunaldiko partidan.

Kostata sartu ziren partidan, baina behin sartuta, Txus Vidorretaren jokalariek berehala uxatu zituzten zalantzak, lehen laurdenaren amaierarako 12 puntuko errenta baitzuten (24-12).

Meridianok, CB Murciaren aurka lortutako garaipenaren zapore gozoarekin heldu zen Bilbora, 113 puntu sartu baitzizkion talde murtziarrari. Bizkaia Arenan, 58. Ia erdia.

Lehenengo minutuetan Bizkaiak urduritasuna nabaritu zuen eta Meridianok ere, ez zion partidari erritmoa hartzen. Baina etxekoek Markota aurkitu zuten (12 puntu, bost aldaratze eta 16ko balorazioa lehenengo laurdenean) eta markagailuan tartea zabaldu zuten.

Bilbao Basketek lehenengo atsedena 24-12ko markagailuarekin harrapatu zuen eta markagailua gehiago zabaldu zuen atsedenaldi luzerako (47-31).

Hirugarren laurdenean bide beretik egin zuen neurketak eta Mumbruren hiruko baten ostean 21 puntuko aldea lortu zuen (56-35), baina Mario Austin eta Txemi Urtasun jokalarien artean markagailua zertxobait estutu zuten.

Oscar Quintanari bigarren falta teknikoa adierazi zioten epaileek eta hortik aurrera partida maldan behera jarri zitzaion Bizkaiari.

Hortaz, jakiteko gelditzen zen gauza bakarra azken markagailua jakitea zen. 80-58koarekin amaitu zen neurketa. Markota hasieran, eta Banic amaieran, Bilbokoen jokalaririk onenak izan ziren. Mumbru, Seibutis eta Moiso ere, maila altuan aritu ziren.

Fitxa teknikoa:

80 - Bizkaia Bilbao (24+23+13+20): Blums (8), Paco Vázquez (-), Mumbrú (13), Markota (15) eta Banic (13) –hasierako bostekoa-, Salgado (4), Javi Rodríguez (5), Seibutis (7), Conley (4), Guardia (3), Moiso (6) eta Hampl (2).

58 - Meridiano Alicante (12+19+15+12): Avdalovic (9), Txemi Urtasun (9), Stojic (4), Katelynas (3) y Austin (17) –hasierako bostekoa-; Llompart (2), Kyle Hill (4), Carlos Cazorla (3), Rejón (-) eta Andriuskevicius (7).

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa