Kirolak

Saskibaloia

Bilbao Basket

Multzoko lehenengoak

Bilbao Basket-Spirou (90-70): Indarrak hartzeko garaipena

Erredakzioa

2010/01/05

Vidorretarenek talde belgikarrari irabazi eta multzoko lehenengo sailkatu bezala pasako da hurrengo fasera. Onena, Axel Hervellen debuta, partida ona jokatu baitu belgikarrak.

Albisteak (1)

Bizkaia Bilbao Basketek 90-70 irabazi dio Spirou Basketi Eurocupeko E multzoko lidergoa berretsiz.

Talde bilbotarrak lo hartuta ekin zion partidari, intentsitaterik gabe. ACBko mamuek Eurocupen ere agertzeko saiakera egin zuten 8-22ko hasierako partzial batekin, hirukoen bidez landuta.

Baina Eurocupen Bizkaia Bilbao Basket ongi dabil. Vidorretak Salgado eta Markota kendu eta Blums eta Axel Hervelle bilbotarren azken fitxaketa kantxaratu zituen. Hortik aurrera eta bigarren laurdenaren azken segundora arte etxekoek 42-14ko partzial itzela sartu zioten talde belgikarrari (8-22kotik 50-36kora). Hamiltonek azken segundo horretan saskiratutako hiruko batek 50-39ko emaitza utzi zuen atsedenaldian.

Partida bideratuta zutela, Vidorretarenek erabakita utzi zuten hirugarrenean, erraztasunez saskiratuta eta defentsan ondo. Onena laurden honetan Axel Hervelle izan zen, zaleen pozerako. Markagailuak 76-54koa erakusten zuen. Argia oso.

Azken laurdenean sartuta, Bizkaiak errenta handitu eta saskibaloiaz gozatu zuen minutu batzuetan, behar-beharrezkoa konfiantzarik ez duen talde batentzat eta hurrengo larunbatean Valladoliden bizi erdia jokoan jarrito duen talde batentzat. Azken emaitza (90-70), eta hurrengo faserako txartela lehenengo sailkatu bezala.

Fitxa teknikoa.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa