Kirolak

Saskibaloia

Bilbao Basket

Asteazkenean 20:45ean

Gescrapek Real Madrili bisita egingo dio Euroligan

Erredakzioa

2012/01/31

"Presiorik gabe egiten diogu aurre partidari. Gure neurketa egitera goaz, gu geu izanda irabazteko aukera izango dugu eta. Goizegi da kanpoan nor gera daitekeen pentsatzeko", esan du Raul Lopezek.

  • Real Madril-Gescrap Bizkaia, artxiboko irudia.

    Real Madril-Gescrap Bizkaia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak Real Madrilen aurka jokatuko du asteazken honetan (20:45ean) Euroligako Top16ko neurketan. Partida Madrilgo Kirol Jauregian izango da.

"Presiorik gabe egiten diogu aurre partidari. Gure neurketa egitera goaz, gu geu izanda irabazteko aukera izango dugu eta. Goizegi da kanpoan nor gera daitekeen pentsatzeko. Pixkanaka pixkanaka joan beharra dugu", esan du Raul Lopezek.

Jarraian lau partida irabazi ditu Katsikarisen taldeak ACBn eta horri garrantzia eman dio jokalari katalanak. "Irabazteak konfiantza ematen dizu baina aurretik ere gauzak ondo egin ditugu", gaineratu du. Bestalde, partidaren "presioa" talde zuriarentzat dela aitortu du Axel Hervellek.








Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa