Kirolak

Saskibaloia

Bilbao Basket

Gaur, 20:30ean

Final-laurdenetako ateak zabaldu nahi ditu Gescrap Bizkaiak

Erredakzioa

2012/02/08

Porrot batek 'beltzezko gizonak' Euroligatik at utziko lituzke, eta horrela Real Madrilek final-laurdenetako txartela eskura izango luke.

  • Final-laurdenetako ateak zabaldu nahi ditu Gescrap Bizkaiak.

    Final-laurdenetako ateak zabaldu nahi ditu Gescrap Bizkaiak. Argazkia: EFE

Euroligako final-laurdenetako ateak zabaldu nahi ditu Gescrap Bizkaiak Miribillan. Bide batez Real Madrili ateak itxi nahi dizkiote bilbotarrek. Neurketa 20:30ean hasiko da. Txapelketan aurrera egiteko txartela zurien aurkako norgehiagoketan erabakiko dela ematen du.

Bilboko taldeak irabazi behar du aukerak mantentzeko. Gainera, 16 puntuko aldearekin garaipena lortzen baldin badu sailkapena lortzeko aukerak biderkatuko lirateke. Izan ere, iragan astean 79-63ko markagailuarekin porrot egin zuten bizkaitarrek Madrilen, eta orain abantaila hori lortzea garrantzitsua litzateke.

Porrot batek 'beltzezko gizonak' Euroligatik at utziko lituzke, eta horrela Real Madrilek final-laurdenetako txartela eskura izango luke.

Baina, hasiera batean, garaipena lortzea ezinbestekoa dute bizkaitarrek, nahiz eta puntu gutxiko aldearekin izan. Sailkapena Sienako Montepaschi eta Unicajaren kontrako neurketetan erabakiko da, azken bi jardunaldietan. Siena etxean hartuko du Gescrapek, eta Unicaja bisitatuko du. Zuriek, ostera, Unicaja etxean hartu eta Siena bisitatuko dute.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa