Kirolak

Saskibaloia

Bilbao Basket

Assignia Manresaren aurka

Katsikaris: 'Ezin dugu berriro kale egin'

Erredakzioa

2012/02/11

Taldeak jarraian bost garaipen lortu dituen arren, teknikari greziarra ez dago pozik ez baitute Errege Koparako txartela lortu.

  • Fotis Katsikarisen artxiboko irudia.

    Fotis Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak Assignia Manresa hartuko du igande honetan etxean (12:30) eta Fotis Katsikarisek lehen itzulian, katalanen kantxan, jasotako porrota oraindik ere gogoan duela adierazi du.

Jarraian bost garaipen lortu ditu talde bilbotarrak baina teknikari greziarra ez dago pozik ez baitute Errege Koparako txartela lortu. "Pena" bat dela iritzi dio.

"Ezin dugu berriro kale egin, akatsak atzean geratzea espero dut. Partida guztiak garrantzitsu izango dira eta galtzen badugu aurkariaren errua izatea espero dut", gaineratu du.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa