Kirolak

Saskibaloia

Bilbao Basket

Euroleague Basketball

Raul Lopezek azkenengo jokaldian eman dio garaipena Gescrap Bizkaiari

Erredakzioa

2012/02/23

Bilbao Basketek 60-59 gainditu du Montepaschi Raul Lopezek txirrinaren gainean lortutako saskiraketari esker. Katsikarisen taldeak eskura du hurrengo faserako sailkatzea.

  • Gescrap-Montepashi.

    Gescrap-Montepashi. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

60 - Gescrap Bizkaia (7+14+18+21): Jackson (-), Vasieliadis (6), Mumbru (10), Hervelle () eta D'or Fischer (7) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (15), Blums (3), Grimau (2), Banic (16) eta Mavroedis (1).

59 - Montepaschi Siena (8+14+17+20): McCalebb (12), Thorton (4), Stoonerook (6), Moss (10) eta Andersen (-) -hasierako bostekoa-; Zisis (-), Rakocevic (14), Aradori (3), Moss (), Ksistof Lavrinovic (2), Ress (5) eta Carraretto (3).

Bilboko taldeak garaipen ezinhobea lortu du Miribillako Bilbao Arenan Montepaschi 60-59 gaindituta. Raul Lopezek txirrinaren gainean lortutako saskiraketa batek garaipena eman die Katsikarisen mutilei eta Euroligan zortzi onenen artean egoteko beste aurrerapauso bat eman dute.

Aurreneko laurdenean bi taldeak gaizki egon dira erasoan eta puntu gutxi lortu dituzte akatsak nagusi izan baitira kantxan. Italiako taldea 3-8 goitik jarri da markagailuan, baina Fotis Katsikarisen mutilek ederki erantzun dute Fischerren puntuekin 7-8koa jartzeko.

Bilbao Basketek partidan aurrea hartu du bigarren laurdenaren hasieran (9-8). Hala ere Rakocevicek ederki gidatu du Montepaschi erasoan eta atsedenaldira 21-22koarekin joan da neurketa. Gescrap Bizkaiak lan ona egin du defentsan, baina Sienako taldeak saskiraketa erabakigarria sartu egin ditu.

Hirugarren laurdenean Montepaschik erasoan gehiago sakatu du Bob McCalebben gidaritzapean, baina Katsikarisen taldeak markagailua ondo eutsi du Marko Banicen lan bikainari esker. Raul Lopezek saskiraketa garrantzitsuak lortu dite hiruko marratik eta Bilbao Basketek partida irabazteko aukerak izaten jarraitu du.

Talde beltza nagusi izan da kantxan azkenengo laurdenean, baina Italiako taldeak defentsa sendo mantendu du eta McCalebbek erasoan min egiten jarraitu du (51-52). Partidazo azkenengo segundoetan faltak eta jaurtiketa libreak izandira protagonista nagusiak. Raul Lopezek Bilboko taldeko saskiraketak sartu egin ditu, baina baloi garrantzitsua galdu egin du amaieratik 11 segundora. Montepaschik saskiraketa lortu egin du 58-59koa jartzeko, baina Miribillan miraria errepikatu egin da. Raul Lopezek txirrinaren gainean lortutako saskiraketari esker 60-59 irabazi du Gescrap Bizkaiak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa