Kirolak

Saskibaloia

Gipuzkoa Basket

24. jardunaldia

Lagun Aro GBC-Meridiano Alacant (74-61): Jaitsiera, urrunago

Erredakzioa

2010/03/07

Pablo Lasoren taldeak partida hasiera kaskarra egin du, baina azken txanpan Alacant mendean hartzea lortu du.

Lagun Aro GBC-k garaipen garrantzitsua eskuratu du Alacanteren aurrean (74-61), Illumbren jokatutako norgehiagokan.

Talde gipuzkoarrak zalantzaz beteta hasi zuen neurketa. Meridiano nagusi zen bai jokoan eta baita markagailuan ere.

Lehenengo laurdenak utzitako 16-23ko markagailuak arduratuta utzi zituen zale donostiarrak, jakin bazekiten garaipena ezinbestekoa zela Lasoren taldearentzat, jaitsiera atzean uzteko lehia horretan.

Baina garaipena ez zen azken laurdenera arte gorpuztu. Azken laurden horretan donostiarrek egindako 21-5eko partzialak partida erabakita utzi zuen, denboraldiko bederatzigarren garaipena lortuz.

Fitxa teknikoa:


Lagun Aro GBC-Merdidiano Alicante (74-61).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa