Kirolak

Saskibaloia

Gipuzkoa Basket

Derbia igandean (12:30)

Gescrapek benetako maila erakutsiko duela uste du Sito Alonsok

Erredakzioa

2012/01/06

Euroligako atsedenak mesede egingo diola adierazi du gipuzkoarren teknikariak. Hala ere, Lagun Aro igandeko partida irabazteko gai dela azpimarratu du.

  • Sito Alonso, GBCko entrenatzailea.

    Sito Alonso, GBCko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk Gescrap Bizkaia taldeari bisita egingo dio igande honetan (12:30ean). Sito Alonso gipuzkoarren entrenatzailearen ustez Euroligako atsedenak mesede egingo dio Gescrapi eta bere benetako maila erakutsi ahal izango du.

"Euroligan orain arte egindakoa balentria da eta Ligan horregatik sufritzen ari dira, baina orain, atsedenari esker, kontzentratuta egongo dira eta aurkari zaila izango da", esan du teknikari madrildarrak.

Hala ere, Lagun Aro igandeko partida irabazteko gai dela azpimarratu du. Talde donostiarrak lau garaipena lortu ditu azken lau jardunaldietan, sasoian dago.




Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa