Kirolak

Saskibaloia

Gipuzkoa Basket

Igandean, 12:30ean

Lagun Aro-Bartzelona: Ezustekoa eman nahi dute gipuzkoarrek

Erredakzioa

2012/01/13

Kataluniako talde indartsuari irabazteko "baldintza berezi batzuk" eman behar direla onartu du Sito Alonso Lagun Aro GBCren entrenatzaileak.

  • Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzailea.

    Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzailea. Artxiboko irudia: EFE

Barcelona Regalen nagusitasuna onartu du gaur Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzaileak, baina jardunaldiko ezustekoa ematea ez du baztertu.

Kataluniako talde indartsuari irabazteko "baldintza berezi batzuk" eman behar direla onartu du Alonsok. Baldintza horiek igandean ematea espero du gipuzkoarren entrenatzaileak. Azken bost partidak irabazita ilusioz gainezka dauden jarraitzaileen bultzada jasotzea espero du Alonsok.

Bartzelonaren aurrean aukerak izateko Lagun Aro GBCk defentsa hobetu beharko duela uste du entrenatzaileak. Navarro eskolta neurketan ez izateko aukeraz mintzatuko ez dela erantsi du Alonsok. Hala ere, Bartzelonaren jokoa Navarrorekin edo Navarrorik gabe beste bat dela onartu du prestatzaileak.


Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa