Kirolak

Saskibaloia

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Lagun Aro: Errege Koparako txartela oso garesti dago

Erredakzioa

2012/01/17

Lagun Aro GBCk oso zaila du Errege Koparako txartela lortzea, Bartzelona Regalen kontra porrota jaso eta gero.

  • Gescrap Bizkaia - Lagun Aro GBC, artxibozko irudia.

    Gescrap Bizkaia - Lagun Aro GBC, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk oso zaila du Errege Koparako txartela lortzea, Bartzelona Regalen kontra galdu eta gero. Kataluniako taldeak Donostiako taldearen bolada ona (bost garaipen jarraian) moztu zuen.

Gainera, jardunaldiko gainerako emaitzak ez dira onak izan Lagun Arorentzat, bi aurkari zuzenek garaipena lortu baitzuten. Sailkapena lortzeko, taldeak Murtzian irabazi beharko du, eta, horrez gain, CAI, Fuenlabrada eta Valentziaren artean bik galtzea.

Bestalde, argi geratu da taldea Jimmy Baronen mende dagoela. Atzoko porrotean, ez zuen partida onik jokatu estatubatuarrak, balorazioan sei puntu bakarrik lortuta.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa