Kirolak

Saskibaloia

Baskonia

Zozketa Bartzelonan

Caja Laboral-Lagun Aro, Kopako final-laurdenetan

Erredakzioa

2012/01/23

Bartzelona Regal-Lucentum Alicante, Real Madril-Fuenlabrada eta Unicaja-Banca Civica dira beste hiru kanporaketak. Finalerdiak ere zozketatu dira.

Euskal derbia egongo da saskibaloiko Errege Kopan. Caja Laboral Baskoniak eta Lagun Arok indarrak neurtuko dituzte final-laurdenetako partidan. Bartzelona Regal-Lucentum Alicante, Real Madril-Fuenlabrada eta Unicaja-Banca Civica dira beste hiru kanporaketak.

Finalerdiak ere zozketatu dira. Real Madril-Fuenlabrada neurketako irabazleak Unicaja-Banca Sevillakoaren aurka jokatuko du. Bestean, Caja Laboralek edo Lagun Arok Bartzelona Regal eta Lucentum Alicante norgehiagokaren irabazlea izango du aurkari.

Kopa Bartzelona Palau Sant Jordin jokatuko da otsailaren 16tik 19ra bitartean.

Final-laurdenak:

1- Bartzelona Regal-Lucentum Alicante

2- Caja Laboral-Lagun Aro

3- Real Madril-Fuenlabrada

4-Unicaja-Sevillako Banca Civica

Finalerdiak:

C irabazlea D irabazlearen kontra

A irabazlea B irabazlearen kontra





Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Roman Kreuzigerrek garaipen ederra lortu du



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa