Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

TAU-Bartzelona

Denboraldiko hirugarren garaikurraren bila

Sara Lavado

2009/06/11

Baskoniarrak Xavi Pascualek zuzentzen duen taldearen kontra arituko dira gaur liga titulua eskuratzeko lehen partidan (Buesa Arenan, 20:15ean).

TAU Ceramica Baskoniak eta Regal Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte ostegun honetan ACBko finaleko lehen norgehiagokan (Buesa Arena, 20:15ean). Baskoniarren xedea denboraldiko hirugarren garaikurra erdiestea izango da: Superkopa, Kopa eta Liga. Hori lortzen ACBko aurreneko taldea izango litzateke.

Ivanovicek guzti horren garrantzia azpimarratu du dagoeneko: "Emaitza bikaina izango litzateke, opari ezin hobea kluba eta zaleentzat".

ACB Ligako klasikoetako bat da euskaldunen eta katalanen artekoa. Aurten bederatzi aldiz aritu dira elkarren aurka. TAUk sei partida irabazi ditu eta beste hirurak Bartzelonarentzat izan dira.

TAU CERAMICA: Prigioni, Rakocevic, Splitter, Mickeal, McDonald –ustezko taldea--; Vidal, Lucas, San Emeterio, Ilievski, Teletovic eta Baldo.

REGAL FC BARTZELONA: Lakovic, Navarro, Basile, Ilyasova, Santiago -- ustezko taldea --; Barrett, Sada, Grimau, Andersen, Trias eta Vazquez.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa