Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Gipuzkoa Basket

Bernard Hopkinsek urtebetez luzatu du kontratua

Erredakzioa

2009/06/10

Berritze honekin, Sergio Sanchez, Andy Panko eta Hopkins beraren jarraipena eta baita Pablo Laso entrenatzailearena ere ziurtatu du talde gipuzkoarrak.

Bernard Hopkinsek urtebetez luzatu du Gipuzkoa Basketekin zuen kontratua, klubak jakitera eman duenez.

Era horretan Espainiako nazionalitatea duen jokalari iparamerikarrak bere hirugarren denboraldia beteko du Donostian. Kanaria Handian, Pamesa Valentzian, Tenerifen eta Valladoliden aritu ondoren, Bruesako jokalari garrantzitsuenetariko bat bilakatu da Hopkins, Iaz igoera lortzen lagundu zuen eta aurten salbazioan hartu du parte.

Berritze horrekin Sergio Sanchez, Andy Panko eta Hopkins beraren jarraipena eta baita Pablo Laso entrenatzailearena ere ziurtatu du talde gipuzkoarrak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa