Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

TAU-Bartzelona (80-82)

Porrot mingarria jaso du TAUk eta Bartzelonak abantaila hartu du (0-1)

Andoni Beldarrain

2009/06/11

Arabarrak 80-79 irabazten zihoazen, baina partida bukatzeko bi segundo falta zirenean Basilek hirukoa sartu eta norgehiagoka erabaki zuen katalanentzat.

TAU Ceramica Baskoniak Fernando Buesa Arenan jokatu zuen ACBko finaleko lehen partida Regal Bartzelonaren aurka, eta ezin izan zuen etxean garaipena lortu 80-82 galdu baitzuten.

Partida Racocevicen saskiratze batekin hasi zen (2-0), baina azkar etorri zen Barçaren erantzuna eta bi taldeak markagailuan txandakatzen ziren. Lehen laurdenaren erdialdea pasa ondoren markagailua berdinduta zegoen (10-10). Orduan etorri zen TAUren erreakzioa eta 11-0eko partziala lortu zuen (21-10). Azken minutuetan hobeto jokatu zuen etxeko taldeak, eta lehen hamar minutuak TAUren aldeko 21-15eko emaitzarekin.

Bigarren laurdena erritmo biziarekin hasi zen, nahiko berdinduta. Baina epaileek kirolez aurkako falta adierazi zioten jokaldi baten eta Bartzelona puntu bakarrera jarri zen (25-24). Ondoren, Baskoniak erreakzionatu egin zuen, baina Bartzelona eroso zegoen eta atsedenaldirako hiru minutu falta zirenean Lakovicek bi hiruko jarraian sartu eta Barça aurretik jarri zuen (35-36). Bartzelona nagusi izan zen azken txanpan, eta segundo gutxiren faltan Anderssenek hirukoa sartu eta atsedenaldira aurretik joan zen Bartzelona (37-43).

Atsedenaldia eta gero, Bartzelonak sartu zuen lehen saskiraketa, baina Vidalek hiruko bat sartuz katalanen partziala apurtu zuen (40-45). Pixkanaka, TAU jokoa hobetzen hasi zen eta laurdena bukatzeko lau minuturen faltan Racocevicen hiruko batek aspaldiko partez aurretik jarri zuen talde gasteiztarra (49-48). Oso berdindua izan zen laurden hau, eta katalanen aldeko abantailaz bukatu zen hirugarren laurdena (56-59).

Azken laurdenerako dena airean geratu zen. Bartzelona TAU baino hobeto hasi zen laurden honetan, baina gasteiztarrak kemen handiarekin eta Lucasen hirukoei esker asko hurbildu ziren markagailuan. Laurdenaren erdialdean emaitza 68-69koa zen katalanen alde. Asko berdindu zen partida azken minutuetan. Partida amaitzeko bi minuturen faltan Mickealen hiruko batek berdinketa ezarri zuen markagailuan (76-76). Azken minutuak eroak eta beroak izan ziren. Partida bukaerarako 17 segundoren faltan TAU aurretik zen markagailuan (80-79), baina bi segundoren faltan Basilek hirukoa sartu zuen eta partida erabaki zuen (80-82).

Azkenean, TAUk galdu egin zuen 80-82ko emaitzaz eta Bartzelonak abantaila hartu du finalean (0-1).

Fitxa teknikoa:

80-TAU Ceramica (21+16+19+24): Prigioni (2), Rakocevic (19), Vidal (9), McDonald (10), Splitter (18) -hasierako bostekoa-, Mickeal (5) Teletovic (11), Lucas (6).

82-Regal Bartzelona (15+28+16+23): Lakovic(13), Basile (3), Navarro (11), Andersen (21), Santiago (9)-hasierako bostekoa-, Vazquez (12), Ilyasova (8), Grimau (3), Sada (2).

Bideoak

Bideo gehiago

Amorebieta-Gimnastica Torrelavega (4-1): Zarandonaren hat-trick-a

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa