Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

NBAko Finalak

Fisher eta Gasoli esker garaipen batera du Lakers taldeak titulua (1-3)

Erredakzioa

2009/06/12

Fisherrek 12 puntu baino ez zituen lortu, baina protagonista nagusia izan zen porrota saihestu zuen bi hirukoak sartuz.

Derek Fisher joko antolatzailearen garrantzi handiko bi hirukoekin, eta Pau Gasol espainiarrak azken 30 segundotan sartutako bost puntuekin irabazi zuen Lakersek luzapenean Magicen aurkako NBAko Finalen laugarren neurketa.

Garaipen horrekin 3-1ko aldea lortu du Lakersek eta hurrengo neurketa irabaztekotan titulua eskuratuko luke. Igandeko hitzordua ere Orlandoko Amway Arenan jokatuko da.

Fisherrek 12 puntu baino ez zituen lortu, baina porrota saihestu zuen bi hirukoak sartu zituen. Amaierarako 4,6 segundoren faltan aurrenekoa erdietsi zuen partida berdinduz (87-87) eta luzapena behartuz.

Ondoren erabakigarria izan zen hirukoa sartu zuen eta Gasol, bost punturekin azken 30 segundotan, gakoa izan zen ere.

Fitxa teknikoa:

91 - Orlando Magic (24+25+14+24+4), Alston (11), Lee (4), Howard (16), Turkoglu (25), Lewis (6) -hasierako bostekoa-, Pietrus (15), Nelson (2), Gortat (4), Redick (6) eta Battie (2),

99 - Angeles Lakers (20+17+30+20+12): Fisher (12), Bryant (32), Bynum (6), Ariza (16), Gasol (16) -hasierako bostekoa-, Walton (6), Odom (9), Powell (2), Brown (-), Vujacic (-), Mbenga (-) eta Farmar (-).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa