Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

NBAko Finalak

Lakersek eraztuna irabazi dute

Erredakzioa

2009/06/15

Orlando Magic taldea gainditu zuten (86-99) NBAko Finalen bosgarren neurketan. Kobe Bryant izan zen saskiratzaile nagusia 30 punturekin.

Lakersek eskuratu dute aurtengo NBAko titulua Orlando Magicen aurkako bosgarren partida irabazita 86-99.

Kobe Bryant izan da neurketako saskiratzaile nagusia 30 punturekin eta azpimarratzekoa da Pau Gasolen lana (14 puntu eta 15 errebote). NBAko eraztuna irabazten duen lehen espainiarra da Gasol. Etxeko izarrak, Dwight Howard pibotak, 11 puntu eta 10 errebote baino ez zituen lortu.

Fitxa teknikoa:

86 - Orlando Magic (28+18+15+25): Alston (12), Lee (12), Turkoglu (12), Lewis (18), Howard (11) -hasierako bostekoa-, Pietrus (4), Gortat (4), Battie (-), Nelson (5) eta Redick (8).

99 - Lakers (26+30+20+23): Fisher (13), Bryant (30), Ariza (15), Gasol (14), Bynum (6) -hasierako bostekoa-, Odom (17), Walton (2), Farmar (2) eta Vujacic (-).

Bideoak

Bideo gehiago

Arantxa Sanchez Vicariok polemikaz jositako memoriak aurkeztu ditu

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa