Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Regal Bartzelona-TAU Baskonia (85-67)

Barçak Baskoniaren soka estutu du (2-1)

Jon Lopez

2009/06/16

Talde katalanak kanporaketako bigarren puntua batu, ACB Ligako titulua garaipen bakar batera jarri eta Baskonia estu eta larri utzi du. Laugarren partida ostegunean izango da, Palau Blaugranan berriro.

Regal Bartzekonak 85-67 garaitu du TAU Baskonia eta ACB finala alde jarri du (2-1) Ilyasova bikain baten eskutik eta Baskonia estu eta larri utzita. Gasteiztarrek garaipena behar dute ostegunean Palau Blaugranan bizirik jarraitu ahal izateko.

Dusko Ivanovicek hasierako bostekotik kanpo utzi zuen Tiago Splitter eta Teletovicen eta McDonalden aldeko hautua egin zuen hasierako minutuetan Daniel Santiagorekin lehiatzeko.

Neurketaren aurreneko minutuetan hutsegiteak eta galdutako baloiak nabarmendu ziren. Pixkanaka-pixkanaka asmatzen hasi ziren bi taldeak eta laurdenaren amaieran gasteiztarren aldeko emaitza erakusten zuen Palauko markagailuak (17-18).

Bigarren laurdenean erritmoa Bartzelonak jarri zuen eta TAU estu eta larri jarraitu zion etxeko taldeari, ia beti markagailuan atzetik. Ersan Ilyasovak orduantxe hasi zuen bere erakustaldia eta katalanen alde zortzi puntuko errenta zabaldu zuen.

Bartzelonarren bultzada honek Ivanovicen taldeari min egin zion eta laurdenaren amaierara arte sufrimendua izan zen nagusi bisitarien lerroetan. Atsedenaldia lasaigarri izan zen arabarrentzat, nahiz eta aurkako markagailuarekin heldu (40-33) atsedena hartzeko tarteari.

Hirugarren laurdena ere, hobeto hasi zuen Bartzelonak. Hala ere, Rakocevicen eta Prigioniren artean errentaren kontrola egin zuten. Baina bakarkako jokaldiek ezin dute talde baten erroak izan eta Pascualen taldeak 60-49koa jarri zuen markagailuan hirugarren saio honen amaieran. Epaileek Ilyasovaren azken hiruko bat baliorik gabe utzi zuten denboraz kanpo izan zelako. Gaitzerdi!

Azken laurdenean akatsek Baskoniaren asmoak ezerezan utzi zituzten. Barça ez zen bikain jokatzen ari, baina TAUk jaurtiketarik ere ez zuen egiten. Hortaz, markagailuko tartea gero eta handiagoa zen.

Partida erabakita zela eta laugarren partidan (ostegunean, 20:15ean eitb.com-en) burua zutela, katalanak 20 puntuko aldea izatera iritsi ziren. Kanporaketan 2-1ekoa eta Baskonia, zaurituta.

Fitxa teknikoa:

85 - Regal Bartzelona (17+23+20+25): Lakovic (6), Navarro (10),Basile (19), Santiago (2), Andersen (10) -hasierako bostekoa-, Fran Vazquez(7), Grimau (7), Sada (5), Ilyasova (19), Trias (-) eta Dedovic (-).

67- TAU Ceramica (18+15+16+18): Priogini (12), Rakocevic (10), McDonald(4), Mickeal (7), Teletovic (8) -hasierako bostekoa- Splitter (9), Vidal(11), Lucas (-), Baldo (-) eta San Emeterio (6).

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa