Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Regal Bartzelona-TAU Ceramica

Splitter: "Daukagun guztia emango dugu"

2009/06/18

TAUko jokalari brasildarrak badaki bere taldeak ahalik eta ondoen jokatu behar duela Bartzelonak gaur gauean titulua lortu ez dezan.

TAU Ceramica Baskonia garaipena lortzera behartuta dago ostegun honetan Palau Blaugranan, bestela Bartzelonak titulua eskuratuko baitu.

"Jokalari guztiok daukagun guztia emango dugu. Ez dugu indarrik aurreztuko ezin baitugu hori egin. Hil ala biziko norgehiagoka da", adierazi zuen TAUko jokalariak.

TAU "ez zela ondo sentitu" azken partidan (Bartzelonak 85-67 irabazi zuen) baieztatu zuen Splitterrek, baina "partida hartan erakutistakoa baino talde hobea" dutela ere gaineratu zuen.

Splitterren ustez, Bartzelona hobeto dago fisikoki, jokalari gehiago baititu eta gutxiago nekatu baitara horregatik: “Agian guk baino erritmo biziagoa dute, baina honaino iritsita aurretik ditugun 40 minutuetan bakarrik pentsatu behar dugu”.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa