Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Bartzelona-TAU (90-77)

Titulua Bartzelonarentzat

Jon Lopez

2009/06/19

Bartzelona indartsu batek bere hamabosgarren liga irabazi du Baskonia, final honetan, hirugarrenez mendean hartu ondoren.

Baskoniak Bartzelonaren aurka 90-77 galdu eta tituluak ihes egin dio. Bartzelonak, ordea, bere hamabosgarren liga titulua eskuratu du. Katalanak baskoniarrak baino indartsuagoa izan dira finalean.

Daniel Santiagok aurreneko bi minutuetan egindako bi faltek TAUren bidea garbitzen zutela ematen zuen, baina baskoniarren artean alarma berehala piztu zen. Bartzelonarena zen partidaren agintea, defentsa oinarri zutela eta taulapeko gizonen saskiratzeek lagunduta.

Baskonian, Tiago Splitterrek baloi ugari hartzen zuen, baina brasildarrak taulapean asmatu ezinda zebilen eta hori Bartzelonak baliatu zuen markagailuan jaun eta jabe izateko. Lehenengo hamar minutuen amaieran, katalanek 27-18 irabazten zuten.

Atsedenaldiaren ostean Bartzelonak gogor ekin zion partidari eta Baskoniaren sufrimendua izugarria zen. Etxekoek arriskutsuegia zen 59-41ekoa jarri zuten markagailuan Vazquezen saskiratze baten ondoren. Dusko Ivanovicek aulkitik San Emeterio atera zuen eta hegalekoak baskoniarrak suspertu zituen, abantaila 11 puntura murriztuz. Partida eta hortaz, titulua, oso zail zegoen baina posible zen.

Baina markagailuan atzetik joatea lan nekeza da eta asko mintzen du talde bat. Hala ere, Dusko Ivanovicen taldeak ''Baskonia sena'' atera zuen eta ezinegona sorrarazi zuen bartzelonarren zaleen artean. Eurek bazekitelako TAU zaurituta zela, baina ez hilda. Baina sei puntura jartzeko parada zuenean, Rakok jaurtiketa erreza huts egin eta ondoren Navarrok hiruko sinestezina saskiratu zuen, baskoniarrak aukerarik gabe utziz.

Hortxe bertan amaotu zen partida. Oraindik lau minutu gelditzen ziren baina Palau Blaugrana ospakizunetan hasia zen ordurako. Bartzelonak Baskonia ordezkatzen zuen ACB Ligako txapeldunen zerrenda. Baskoniak ezin izan zuen Barçarekin, baina jokalari baskoniarrei ezin zaie deus bota aurpegira. Guztia eman zuten, baina Bartzelona indartsuagoa izan zen.

Bideoak

Bideo gehiago

Elustondo: 'Sevillaren aurkakoa, partida tranpa izan daiteke'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa