Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Bilbao Basket

Bilbao Basketek Chris Warren fitxatu du

2009/06/24

Bilboko taldeak Chris Warren 28 urteko hegaleko estatubatuarra fitxatu du. Jokalariak Air Avellino talde italiarrean jokatu du amaitu berri den denboraldian.

Bilbao Basketek Chris Warren fitxatzeko akordioa lortu du, klub bilbotarrak jakinarazi bezala. 28 urte dituen eta 1,91 metro neurtzen dituen hegalekoak Air Avellino talde italiarrean jokatu du azken denboraldian.

Warrenek batez beste 15 puntu egin ditu Italiako ligan eta 16 baino gehiago Euroligan. Lehiaketa honetan liga erregularreko laugarren saskiratzaile nagusiena izan da.

Bilbao Basketeko jokalari berriak eskarmentua dauka Mexikoko, Txileko, Portugalgo, Serbiako, Kroaziako eta Italiako txapelketetan eta Euroligako azken lau ekitaldietan hartu du parte. Aurreneko hirurak Zagrebeko Cibonarekin eta iazko bere azken taldearekin, Air Avellinorekin, alegia.

Bideoak

Bideo gehiago

Mendilibar: 'Ez dira garaiezinak, baina oso zaila izango da'

Publizitatea


TXIRRINDULARITZA

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa