Kirolak

Saskibaloia

Saskibaloia

Gipuzkoa Basket

Ricardo Urizek Gipuzkoa Basketen jarraituko du

2009/06/24

Talde donostiarrak antolatzaile nafarrarekin akordioa lortu eta datozen bi denboraldietan gipuzkoarrekin jarraituko du.

Gipuzkoa Basketek Ricardo Uriz antolatzailearen kontratua berritu du eta ondorioz, nafarrak Donostian jokatuko du datozen bi denboraldietan.

Urizen kontratua lotzea lehentasuna zen euskal taldearentzat, David Doblas pibotarenarekin batera. Sergio Sanchez, Andy Panko, Edgar San Epifanio eta Bernard Hopkins jokalariek ere, Pablo Lasoren taldean jarraituko dute.

Babeslerik gabe

Klubak, bestalde, datorren denboraldirako babeslerik gabe jarraitzen du. Negoziazioetan hasiak dira donostiarrak eta horietako bat ixtear zuten orain dela egun batzuk. Negoziazio horien emaitzaren araberakoak izango dira helduko diren jokalariak.

Publizitatea

Bideoak

Bideo gehiago

Bartzelonako jokalariek Errege Kopa altxatu dute



TXIRRINDULARITZA

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa